Noiz argitaratua Ostirala, 2019.eko Martxoak 8
Nafarroako Parlamentuak, astelehen honetan, martxoaren 11n, Terrorismoaren Biktimen aldeko Omenaldia eginen du
Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren karietara, Nafarroako Parlamentuaren ekimenez 2004an eratu zen oroimen-ekitaldia eginen da
Martxoaren 11n Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna izanen denez, astelehen honetan, Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du jarduera terroristak kaltetutakoei errekonozimendua emateko eta haien oroimenez.
Ekitaldia 13:00etan izanen da, Legebiltzarreko atalondoan, eta hartan Nafarroako Parlamentuko lehendakari Ainhoa Aznárez Igarzak hitz eginen du, eta ondoren minutuko bateko isilaldia eta lore-eskaintza eginen dira.
Ekitaldira Nafarroako Parlamentuko kideak daude gonbidatuta.