Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Ekainak 17

Nafarroako Parlamentuak atzera bota du monarkia babesteko eta aitortzeko adierazpen bat

Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzionala egiteko proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Monarkiak Trantsiziotik gaur arte izandako zeregina babestu, eskertu eta aitortzen duPPN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

EH Bilduk, Geroa Baik, eta Contigo-Zurekinek aurka bozkatu dute, PSN abstenitu egin da eta UPNk, PPNk eta Voxek alde bozkatu dute.

 

Adierazpen instituzionalerako proposamen baztertuak honako hau zioen:

 

1. Nafarroako Parlamentuak Monarkiak Trantsiziotik gaur arte izandako zeregina babestu, eskertu eta aitortzen du.

 

2. Nafarroako Parlamentuak aitortzen du Espainiaren historiaren, orainaren eta etorkizunaren zati integrala dela Monarkia, bai eta bere kultura-identitatearena ere.

 

3. Nafarroako Parlamentuak aitortzen du Monarkiaren lana gure herrialdearen egonkortasunaren oinarri gisa, aldaketa garaietan eta krisialdietan erakundeen jarraitutasuna ematen baitu.