Noiz argitaratua Ostirala, 2022.eko Urtarrilak 21

Nafarroako Parlamentuak babesa ematen dio lan-erreformarako neurri urgenteei buruzko Errege Lege-dekretuari

Osoko bilkuran onetsia. 2022ko urtarrilaren 20an

1.-  Nafarroako Parlamentuak balioan jartzen du eta babesa ematen dio Elkarrizketa Sozialaren esparruan lortutako akordioari, zeinari esker onetsi baita Lan-erreformarako, enpleguan egonkortasuna bermatzeko eta lan-merkatua eraldatzeko neurri urgenteei buruzko abenduaren 28ko 32/2021 Errege Lege-dekretua.

 

2.- Espainiako Gobernua premiatzen du aurrerabidea egiten jarrai dezan Elkarrizketa Sozialaren esparruan, gurean kalitatezko enplegu eskubideduna erabat sendotzeko.

 

PSN talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

PSNren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin, Geroa Bairen abstentzioarekin eta EH Bilduren aurkako botoarekin onetsi da. Navarra Suma osatzen duten hiru alderdiak botoa bereizi dute; UPN alderdiko 15 parlamentariek ez dute bozketan parte hartu, Ciudadanos alderdiko hiru aforatuek abstentzioa bozkatu dute eta PPNkoek aurkako botoa eman dute.