Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Maiatzak 31

Nafarroako Parlamentuak babesten du Equipo Europa gazteen elkarte europazale eta apartidistaren “Zuhaitz bat, Europaren alde” ekimena

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2021eko maiatzaren 31n

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak babesten baitu Equipo Europa gazteen elkarte europazale eta apartidistaren “Zuhaitz bat, Europaren alde” ekimena. Navarra Suma, PSN, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta I-E talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak aho batez adierazten du Equipo Europa gazteen elkarte europazale eta apartidistaren “Zuhaitz bat, Europaren alde” ekimena babesten duela, eta honakoak egiteko konpromisoa hartzen du:

 

1. #ZuhaitzbatEuroparenalde ekimenarekin bat egitea sustatzea Nafarroako udalen artean.

 

2. Jasangarritasunari buruzko kontzientzia soziala areagotzea toki esparruan.

 

3. Gazteek tokiko jasangarritasuna lortzeko duten funtsezko zeregina aitortzea.

 

4. #ZuhaitzbatEuroparenalde ekimena sustatzea Parlamentuaren komunikazio instituzionalean, webgunean eta sare sozialetan.