Noiz argitaratua Osteguna, 2026.eko Otsailak 19

Nafarroako Parlamentuak babestu egin du Espainiako Gobernuak sustaturiko migratzaileen ezohiko erregulazio-prozesua

Osoko Bilkurak onetsi du. 2026ko otsailaren 19an

1.- Nafarroako Parlamentuak babestu egiten du Espainiako Gobernuak bultzatutako ezohiko erregularizazio-prozesua, iritzirik aparteko neurri bat dela, legezkoa eta garantista, segurtasun juridikoa ematen duena, ezkutuko ekonomiari aurre egiten diona eta gizarteratzea eta laneratzea bultzatzen dituena.

 

2.- Nafarroako Gobernuari eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari (NUKF) eskatzen zaie aritzeko orpoz orpo lankidetzan erregularizazio-prozesua argi, zorrotz eta modu irisgarrian zabaltzen Foru Komunitate osoan, bai eta alarma soziala edo estigmatizazioa sortzen ahal dituzten zurrumurruei eta desinformazioari aurre egiten ere.

 

3.- Foru Gobernuari eskatzen zaio indartu ditzala migratzaileei zuzendutako gizarteratze-politikak, eta, horren bidez, berma ditzala eskubide eta betebeharren alorreko berdintasuna eta susta ditzala bizikidetza eta kohesio soziala Foru Komunitatean.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak arrazakeriaren aurkako gizarte zibil antolatuaren eta erakunde sozialen ezinbesteko lana balioesten du, hainbat mobilizazio eta ekimenen bidez, esaterako "Erregularizazioa Orain” legegintzako herri-ekimenaren bidez, erregularizazio hori aktibatu ahal izan dadin lagundu baitute.

 

5.- Nafarroako Parlamentuak prozesu honetan inplikatutako erakunde guztiak (estatukoak, foralak nahiz tokikoak) premiatzen ditu eskura dituzten baliabide guztiak abian jartzeko eta, halakorik ezean, indartzeko, erregularizazio-prozedura arintzen laguntzeko. 

 

6.- Nafarroako Parlamentuak erabaki du Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioari helaraztea mozioaren onespena.

 

PSN TPak aurkeztu du.

 

PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeen aldeko botoekin, UPNren abstentzioarekin eta Talde Mistoaren eta atxiki gabearen aurkako botoekin onetsi da.