Nafarroako Parlamentuak bat egin du Gazteriaren Nazioarteko Eguna dela-eta abuztuaren 12an egindako ospakizunarekin.
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2021eko irailaren 6an
Eledunen Batzarrak PSNk aurkeztutako adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egin du Gazteriaren Nazioarteko Eguna dela-eta abuztuaren 12an egindako ospakizunarekin.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuko Mahaiak erabaki du:
1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Gazteriaren Nazioarteko Eguna dela-eta abuztuaren 12an izan diren ospakizunekin.
2. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio lan egiten jarrai dezan, politika publikoek beti izan dezaten gazte-ikuskera, gazteriak pairatzen dituen desberdinkeria partikular eta berariazkoak mozteko.
3. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako gazteriari eragiten dioten politikak egiteko prozesuetan Nafarroako gazteriaren parte-hartzea bermatu nahi du, kolektibo horren zeharkakotasuna aintzat hartuta".
Archivos adjuntos