Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Alzheimerraren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi dute. 2024ko irailaren 9an
Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Alzheimerraren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Alzheimerraren Nazioarteko Eguna ospatzearekin.
2. Nafarroako Parlamentuak uste du funtsezkoa dela ikerketa sozial, sanitario eta biomedikoaren aldeko apustua egitea, pertsonen bizi kalitatea hobetzeko xedez.
3. Nafarroako Parlamentuak ekitaldi bat eginen du heldu den irailaren 20an, ostirala, 13:00etan, AFAN elkartearen parte-hartzearekin.
4. Nafarroako Parlamentuak irailaren 21ean, larunbata, fatxada magenta kolorez argiztatzea erabaki du.
Archivos adjuntos