Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Azaroak 8

Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Diabetesaren Mundu Eguna dela-eta eginen diren ekitaldiekin

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2021eko azaroaren 8an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Diabetesaren Mundu Eguna dela-eta eginen diren ekitaldiekin.  Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Diabetesaren Mundu Eguna dela-eta eginen diren ekitaldiekin, eta urdinez argiztatuko du bere egoitzaren fatxada heldu den azaroaren 14an.

 

2. Nafarroako Parlamentuak ekitaldi bat eginen du ANADIrekin batera Parlamentuko atalondoan, azaroaren 12an.

 

3.  Nafarroako Parlamentuak erakunde eskudunak premiatzen ditu diabetes gaixotasunari aurrea hartzeko politikak sustatzen jarrai dezaten.

 

4.  Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du gaixoen eta profesionalen diabetes arloko prestakuntza eta hezkuntza areagotzeko neurriak sustatzea.

 

5.  Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela diabetesaren ikusgaitasuna sustatzea, eta aldeztu egiten ditu ANADIk Diabetesaren Mundu Eguna dela-eta antolatu dituen jarduerak.

 

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoDeclaración Institucional