Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Endometriosiaren Mundu Egunarekin
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi dute. 2024ko martxoaren 11n
Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Endometriosiaren Mundu Egunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Endometriosiaren Mundu Egunarekin eta martxoaren 14an Nafarroako elkarteek patologia kroniko horri ikusgarritasuna emateko eginen dituzten jarduera eta ekimenak babesten ditu.
2. Nafarroako Parlamentuak berresten du 2022mo maiatzaren 11n onetsitako mozioa, zeinaren bidez endometriosia izateko susmoa edo diagnosia duten emakumeentzako laguntzarako antolamendu-eredu bat osatu, diziplina anitzeko endometriosi unitate bat ezarri, patologia horren detekzio goiztiarrerako protokolo bat taxutu, Oinarrizko Osasun Laguntzako osasun-langileen prestakuntza hobetu, Nafarroan dauden gaixoen erregistro edo errolda erreal bat osatu, endometriosiaren genetikari eta tratamenduari buruzko ikerketa sustatu eta gaixotasun honi buruzko difusio-kanpainak egitearen aldeko apustua egiten baita.
3. - Nafarroako Parlamentuak, ASENNA eta ADAEC elkarteekin batera, ekitaldi bat eginen du martxoaren 14an Endometriosiaren Mundu Eguna gogoratzeko. Ekitaldia Parlamentuko atalondoan izanen da eta aipatu elkarteek komunikatu bat irakurriko dute.
4.- Nafarroako Parlamentuak horiz argiztatuko du bere egoitzaren fatxada martxoaren 14an, Endometriosiaren Mundu Eguna dela-eta.
Archivos adjuntos