Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Irailak 20

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du ADANOrekin batera egin beharreko ekitaldi instituzionalarekin, haren kanpainei ikusgarritasuna emate aldera.

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2021eko irailaren 20an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du ADANOrekin batera egin beharreko ekitaldi instituzionalarekin, haren kanpainei ikusgarritasuna emate aldera. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du datorren asteazkenean, irailaren 22an, 12:00etan egitekoa den ekitaldi instituzionalarekin, ADANO-Nafarroan Minbizia duten Haurrei Laguntzeko Elkartearekin batera, hilabete honetan zehar egiten ari diren kanpainei ikusgaitasuna emate aldera.

 

2. Nafarroako Parlamentuak erabaki du bere fatxada datorren irailaren 24an urre-kolorez argiztatzea, hori izanik haur-minbiziaren aurkako borrokaren nazioarteko ikur den begiztaren kolorea.