Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Ekainak 21
Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (ELA) Munduko Egunarekin
Legebiltzarraren aurrealdea berdez argiztatuko da gaur iluntzean, gaixotasun neurodegeneratibo honek kaltetutako pertsonei babesa agertuz
Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (ELA) Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako Parlamentuak berdez argiztatuko du gaur bere aurrealdea (21:45 - 24:00), neurodegeneratiboa, minoritarioa eta tratamendurik ez duen gaixotasun honen errealitatea lehen lerrora eramateko helburuarekin.
Gaur egun Nafarroan 40 pertsona inguru daude ELA gaixotasunaz diagnostikatuta. Urtero 6 diagnostiko berri egiten dira, bereziki 50 eta 60 urte arteko pertsonak izan ohi dira.