Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Alzheimerraren Nazioarteko Eguna ospatzearekin
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2022ko irailaren 19an
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Alzheimerraren Nazioarteko Eguna ospatzearekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
"1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Alzheimerraren Nazioarteko Eguna ospatzearekin.
2. Nafarroako Parlamentuak uste du funtsezkoa dela ikerketa sozial, sanitario eta biomedikoaren aldeko apustua egitea, pertsonen bizi kalitatea hobetzeko xedez.
3. Nafarroako Parlamentuak ekitaldi bat eginen du datorren asteazkenean, irailak 21, 12:00etan, eta bertan talde parlamentarioek aurkeztutako adierazpen instituzionalaren irakurraldi ozena eginen da. Ekitaldian AFANek ere parte hartuko du”.
4. Nafarroako Parlamentuak erabaki du irailaren 21ean, asteartez, bere fatxada magenta kolorez argiztatzea, 21:00etatik 22:30era”.
Archivos adjuntos