Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Autismoaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Egunarekin
Legebiltzarraren aurrealdea urdinez argiztatuko da ostiral iluntzean, gizarte inklusibo eta irisgarri baten aldeko borrokarekiko atxikimenduaren erakusgarri
Nafarroako Parlamentuak bat egin du Autismoaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Egunarekin eta hori dela eta, bere egoitzaren aurrealdea urdinez argiztatuko da ostiral honetan, apirilaren 2an, gizarte inklusibo eta irisgarri baten aldeko borrokarekiko atxikimenduaren erakusgarri.
Autismoaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna aurten Ikas dezaket, lan egin dezaket lelopean ospatzen da, hezkuntza eta enplegu arloan erabateko inklusioa lortzeko helburuarekin.
Nazio Batuen Asanblea Nagusiak 2008an aho batez ezarri zuen apirilaren 2a Autismoaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Egun gisa, autismoa duten haur eta helduen bizi-kalitatea hobetzeko beharra nabarmentzeko, bizitza duina izan dezaten.