Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Bularreko Minbizi Metastasikoaren Munduko Eguna ospatzearekin
Ganberak bat egiten duGizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreko Egun Nazionalarekin eta Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunarekin eta
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Bularreko Minbizi Metastasikoaren Munduko Eguna ospatzearekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Bularreko Minbizi Metastasikoaren Munduko Egunaren ospakizunarekin. Aurten, “Ikerketa gehiago bizitza gehiago izateko” izango da egunaren goiburua.
2.- Nafarroako Parlamentuak datorren osteguneko –urriak 13– Osoko Bilkuran irakurriko du adierazpen instituzionala, eta azalpenezko bideo labur bat emango dute atalondoan.
3.- Nafarroako Parlamentuak bularreko minbizi metastasikoa duten pertsonekiko elkartasuna adierazten duten kolorez argiztatuko du eraikinaren fatxada urriaren 13an.
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreko Egun Nazionala ospatzearekin. Navarra Sumak, PSNk, Geroa Baik, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du, lehen aldiz, Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreko Egun Nazionala ospatzearekin; Ministroen Kontseiluak urriaren 9an ezarri du eguna.
2.- Pertsona guztien eskubideen, berdintasunaren eta gizarteratzearen alde lan egiten duten gizarte entitateek egiten duten lan handia aitortu nahi du Nafarroako Parlamentuak.
3.- Nafarroako Parlamentuak eskerrak ematen dizkie gizarte entitate guztiei, egiten duten ahaleginagatik eta lanagatik, behar-beharrezko eragileak baitira gizarte bidezkoago baterantz aurrerapausoak emateko, eta, azken batean, Nafarroako eta Espainiako gizartearen kalitate demokratikoa areagotzeko.
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak eta toki entitateek indarrak batzen dituzten landa eremuetan emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasun eraginkorra bermatzeko. Navarra Sumak, PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1.- Nafarroako Parlamentuak eta toki entitateek indarrak batzen dituzte landa eremuetan emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasun eraginkorra bermatzeko. Helburu hori lortzeko, aurrerapausoak eman behar dira emakumeen ahalduntzean, eta presentzia eta parte hartze aktibo handiagoa izan behar dute bizitzako esparru guztietan. Landa eremuko emakumeak ikusgarri egiteko eta aitortzeko konpromisoa hartuta dugunez, bat egiten dugu emakumeen elkarteek egiten duten lanarekin eta haien aldarrikapenekin.
2.- Nafarroako Parlamentuak ekarpen positiboak egiten jarraitzen du emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerantz aurrerapausoak emateko bizitzako esparru guztietan Nafarroako lurralde osoko udalerri ugari eta askotarikoetan, jakitun baita horrek onura handiak dakartzala.
3.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin eta egun horrekin lotuta Nafarroa osoan egingo diren jarduerekin.
Archivos adjuntos