Noiz argitaratua Astelehena, 2025.eko Urriak 13

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren oroitzapenarekin

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi du. 2025eko urriaren 13an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren oroitzapenarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du urriaren 19an izanen den Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Horretarako, ekitaldi bat egingo da datorren osteguneanurriaren 16an, 9:00etan, SARAY elkartearekin.

 

2. Nafarroako Parlamentuak aldeztu egiten du SARAY elkarteak abian jarritako elkartasun kanpaina, eta bertan parte hartzera dei egiten die Nafarroako herritarrei.

 

3. Nafarroako Parlamentuak berriz azpimarratu du minbiziaren aurkako ikerketan inbertitzearen garrantzia eta premia.

 

4. Nafarroako Parlamentuak bere egoitzaren fatxada kolore arrosaz argiztatuko du urriaren 19ko ilunabarrean Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela-eta.