Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Urriak 4

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Buru-osasunaren Nazioarteko Eguna dela-eta urriaren 10ean, igandea, izanen diren ospakizunekin

Legebiltzarrak uste du osasungintza publikoa ezinbesteko tresna dela osasun mentalaren arreta bermatzeko

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Buru-osasunaren Nazioarteko Eguna dela-eta urriaren 10ean, igandea, izan diren ospakizunekinNavarra Suma, PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna dela-eta urriaren 10ean izanen diren ekitaldiekin.

 

2. Nafarroako Parlamentuak uste du gobernuen gidaritza, inplikazioa eta herritarren sentsibilizazioa ezinbestekoak direla osasun mentalaren arreta hobetzeko.

 

3. Nafarroako Parlamentuak babesten ditu nahasmendu mentalak dituzten pertsonen berreskuratze pertsonalera eta estigma soziala ezabatzera bideraturiko estrategiak.

 

4. Nafarroako Parlamentuak uste du osasungintza publikoa ezinbesteko tresna dela osasun mentalaren arreta bermatzeko”.