Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2022ko azaroaren 25ean
- Eledunen Batzarrak adierazpen bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Lehendakaritzak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
"1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin.
2. Nafarroako Parlamentuak lan eginen du desgaitasuna duten pertsonen eskubideak urra ez daitezen, oinarri hartuta Giza Eskubideak eta, zehazki, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Ituna.
3. Nafarroako Parlamentuak ekimenak sustatuko ditu desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea eta gizarteratzea hobetzeko, baita haien parte-hartze soziala ere eskubide osoko herritar gisa”.
Archivos adjuntos