Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Azaroak 9

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Diabetesaren Nazioarteko Egunarekin

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2020ko azaroaren 9an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Diabetesaren Nazioarteko Egunarekin. Proposamena Lehendakaritzak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

 

1. Bat egiten du Diabetesaren Nazioarteko Egunaren inguruko ospakizunarekin, eta urdinez argiztatuko du bere egoitzaren fatxada heldu den azaroaren 14an.

 

2. Erakunde eskudunak premiatzen ditu diabetes gaixotasunari aurrea hartzeko politikak sustatzen jarrai dezaten.

 

3. Beharrezkotzat jotzen du gaixoen eta profesionalen diabetes arloko prestakuntza eta hezkuntza areagotzeko neurriak sustatzea.

 

4. Uste du beharrezkoa dela diabetesaren ikusgaitasuna sustatzea, eta aldeztu egiten ditu ANADIk Diabetesaren Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu dituen jarduerak”.