Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Irailak 23

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Emakumeen eta Haurren Sexu-esplotazioaren eta Trafikoaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko irailaren 23an.

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Emakumeen eta Haurren Sexu-esplotazioaren eta Trafikoaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Navarra Sumak, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezkerrak alde bozkatu dute. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Duguk 1. eta 2. puntuen alde bozkatu dute eta 3. puntuan abstenitu dira.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Emakumeen eta Haurren Sexu-esplotazioaren eta Trafikoaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak berresten du hartua duen konpromisoa, alegia, herritarrak kontzientziatzen jarraitzea beste mundu bat posiblea dela, XXI. menderako emakumeen esklabotasun hori gabeko mundu bat, hainbesteren isiltasun konplizerik gabea, mundu bat non bizikidetza eta pertsonen arteko harremanak libreki eta berdintasunean gauzatuko baitira.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak Espainiako hurrengo gobernuari eskatzen dio lege abolizionista integral bat onestearen alde lan egin dezan, emakumeak eta adingabeak prostituziorako tratatzearen aurkako borrokari konponbidea emateko; trata, prostituzioa eta pornografia orokorrean hartuko lituzkeena”.