Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Irailak 22

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Emakumeen eta Neskatoen Sexu-esplotazioaren eta Trafikoaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2021eko irailaren 22an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Emakumeen eta Neskatoen Sexu-esplotazioaren eta Trafikoaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin. Navarra Suma, PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Emakumeen eta Neskatoen Sexu-esplotazioaren eta Trafikoaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin, zeina irailaren 23an baita.

 

2. Nafarroako Parlamentuak emakumeak pobreziaren feminizazioagatik eta gizonen eskariagatik prostituituak izatera behartzen dituzten kausak desagertzearen alde borrokatuko duen gizarte-eredu bat defendatzen du, eta kausa horiek desagerrarazteko eta ondorioei aurre egin ahal izateko jardun behar dugu. Emakume horien sexu-esplotazioa bateraezina da berdintasunaren, pertsonen duintasunaren errespetuaren eta emakumeen eta neskatoen giza eskubideen defentsaren gizarte-ereduarekin.

 

3. Nafarroako Parlamentuak aitortu egiten du krisi honetan ezinbesteko zerbitzuak ematen jarraitzen duten organizazioen eta kolektiboen lana: biktimak bilatzen eta justizia, osasungintza nahiz laguntza eta babes soziala izan dezaten laguntzen, eta abusu nahiz esplotazio egintza gehiago gerta dadin ekiditen.

 

4. Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela sexu-esplotazioaren aurkako sentsibilizazio-kanpainak egiten jarraitzea, gizartearen sentsibilizazioa eta, ondorioz, delinkuentzia antolatuaren irabazi handitako negozio-bolumena mugitzen duten delituzko jokabide mafioso horien errefusa soziala lortzen laguntzeko.