Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Ekainak 9

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Estatu mailan trans pertsonen eskubideak babestuko dituen lege bat onestea

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2021eko ekainaren 9an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Estatu mailan trans pertsonen eskubideak babestuko dituen lege bat onestea. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"Nafarroako Parlamentuak honako hau erabaki du:

 

1. Bat egitea Estatu mailan trans pertsonen eskubideak babestuko dituen lege bat onestearekin.

 

2. Heldu den ekainaren 14an ekitaldi bat egitea #ExigimosLaIgualdadTrans kanpainarekin bat egiten duten Nafarroako taldeekin batera.

 

3. Trans bandera duen olana paratzea bere fatxadan”.