Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Farmazialariaren Mundu Egunaren ospakizunarekin
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi dute. 2024ko irailaren 23an
Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Farmazialariaren Mundu Egunaren ospakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Farmazialariaren Mundu Egunaren ospakizunarekin, eta aitortzen du Foru Komunitatean jarduten duten farmazialari guztiek lan garrantzitsua egiten dutela gure osasuna zaintzen, medikamentuaren eta osasun publikoaren inguruko jarduera-eremu askotatik.
2. Nafarroako Parlamentuak balioa ematen dio gure erkidegoan diharduten farmazialarien zereginari, funtsezko lanbidea izateaz gain, gure osasun-sistema indartzeko gakoa baita.
3. Nafarroako Parlamentuak eskertu eta aitortu egiten du farmazia-lanbidetar guztiek Nafarroako gizarteari eskainitako lana eta ardura, eta haien prestasuna administrazio publikoekin, beste entitate batzuekin eta herritarrekin lankidetzan aritzeko, are hertsiki osasungintza denaz bestelako eremu batzuetako lankidetzan ere.
4. Nafarroako Parlamentuak bere egoitzako fatxada kolore berdez argiztatzea erabaki du, lurralde honetan lan egiten duten farmazialari guztien omenez.
Archivos adjuntos