Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Gaixotasun Arraroen Mundu Egunaren ospakizunarekin
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi du. 2026ko otsailaren 23an
Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Gaixotasun Arraroen Mundu Egunaren ospakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin.
2-. Nafarroako Parlamentuak uste du funtsezkoa dela ikerketaren aldeko apustua egitea eta jada abian diren programa espezifikoei jarraipena ematea.
3.- Nafarroako Parlamentuak arreta integralarekin duen konpromisoa adierazten du, osasun-laguntza humanizatuta eta zerbitzuetarako eta zainketa aringarrietarako sarbide ekitatiboa bermatuta.
4.- Nafarroako Parlamentuak premiatzen du gizarte-zerbitzuetarako sarbidea berma dadin eta desgaitasunaren balorazioa hobetu dadin.
Archivos adjuntos