Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Gaixotasun Arraroen Mundu Egunaren ospakizunarekin, bere fatxada otsailaren 28an kolore arrosaz argiztatuz
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi du. 2022ko otsailaren 28an
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Gaixotasun Arraroen Mundu Egunaren ospakizunarekin, bere fatxada otsailaren 28an kolore arrosaz argiztatuz. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin, bere fatxada otsailaren 28an kolore arrosaz argiztatuz.
2. Nafarroako Parlamentuak funtsezko deritzo ikerketa sustatzeari.
3. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du FEDER eta GERNAren eskaerekin; hots, beharrezkoa dela berdintasun-baldintzetan bermatzea beharrezkoak diren artatze-zerbitzuetarako irispidea, hala nola arreta goiztiarra, errehabilitazioa, logopedia eta arreta psikologikoa.
4. Nafarroako Parlamentuak gizarte-zerbitzuen indartzearen aldeko apustua egiten du; batez ere, desgaitasunaren eta mendekotasunaren arretarekin zerikusia dutenenaren aldekoa.
5. Nafarroako Parlamentuak jotzen du ezen gaixotasun arraroak dituzten adingabeek erabateko eta beren premia berezietara doituriko irispidea eduki behar dutela hezkuntzara, eta gaixotasun arraroak dituzten pertsonen laneratzea faboratu beharra dagoela.
Archivos adjuntos