Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreko Egun Nazionala ospatzearekin
Mahaiaren eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2022ko urriak 10
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreko Egun Nazionala ospatzearekin. Navarra Sumak, PSNk, Geroa Baik, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du, lehen aldiz, Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreko Egun Nazionala ospatzearekin; Ministroen Kontseiluak urriaren 9an ezarri du eguna.
2.- Pertsona guztien eskubideen, berdintasunaren eta gizarteratzearen alde lan egiten duten gizarte entitateek egiten duten lan handia aitortu nahi du Nafarroako Parlamentuak.
3.- Nafarroako Parlamentuak eskerrak ematen dizkie gizarte entitate guztiei, egiten duten ahaleginagatik eta lanagatik, behar-beharrezko eragileak baitira gizarte bidezkoago baterantz aurrerapausoak emateko, eta, azken batean, Nafarroako eta Espainiako gizartearen kalitate demokratikoa areagotzeko.
Archivos adjuntos