Noiz argitaratua Ostirala, 2023.eko Irailak 22
Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Haur-minbiziarekin Sentsibilizatzeko Hilabetearen ospakizunarekin
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2023ko irailaren 18an
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Haur-minbiziarekin Sentsibilizatzeko Hilabetearen ospakizunarekin. Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Haur-minbiziarekin Sentsibilizatzeko Hilabetearen ospakizunarekin.
2. Nafarroako Parlamentuak ekitaldi bat eginen du heldu den irailaren 22an, ostirala, eguerdiko 11:00etan, ADANO elkartearen parte-hartzearekin.
3. Nafarroako Parlamentuak irailaren 22an, ostirala, fatxada urre kolorez argiztatzea erabaki du.