Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Irailak 20

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du haur-minbiziaren aurkako borrokarekin eta Alzheimerraren Nazioarteko Egunarekin

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du ADANOrekin batera egin beharreko ekitaldi instituzionalarekin, haren kanpainei ikusgarritasuna emate aldera. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du datorren asteazkenean, irailaren 22an, 12:00etan egitekoa den ekitaldi instituzionalarekin, ADANO-Nafarroan Minbizia duten Haurrei Laguntzeko Elkartearekin batera, hilabete honetan zehar egiten ari diren kanpainei ikusgaitasuna emate aldera.

 

2. Nafarroako Parlamentuak erabaki du bere fatxada datorren irailaren 24an urre-kolorez argiztatzea, hori izanik haur-minbiziaren aurkako borrokaren nazioarteko ikur den begiztaren kolorea.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Alzheimerraren Nazioarteko Eguna ospatzearekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Alzheimerraren Munduko Egunaren ospakizunarekin.

 

2. Nafarroako Parlamentuak ekitaldi bat eginen du datorren asteartean, irailak 21, 12:00etan, eta bertan talde parlamentarioek aurkeztutako adierazpen instituzionalaren irakurraldi ozena eginen da. Ekitaldian AFANek ere parte hartuko du.

 

3. Nafarroako Parlamentuak erabaki du irailaren 21ean, asteartez, bere fatxada magenta kolorez argiztatzea.