Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Haur-minbiziaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin
Legebiltzarraren fatxada urre-kolorez argiztatuko da gaur gauean gaixotasunari ikusgarritasuna emateko
Nafarroako Parlamentuaren fatxada urre-kolorez argiztatuko da gaur gauean, otsailak 15, larunbatarekin, 20:00etatik 24:00etara, Haur-minbiziaren Nazioarteko Egunarekin bat egiteko. Nafarroan Minbizia duten Haurrei Laguntzeko Elkartearen (ADANO) eskariari erantzunen zaio horrela, eta xedea da gizarte osoa kontzientziatzea gaixotasunaren inguruan, 3 minutuan behin haur edo nerabe batek haur-minbiziaren 16 moduetako baten diagnostikoa jasotzen baitu munduan.
Minbizia duten Haurren Gurasoen Espainiako Federazioko eta Minbizia duten Haurren Gurasoen Erakundeen Nazioarteko Konfederazioko (ICCCPO) kide den GKE bat da ADANO. Minbizi-diagnostikoa jaso duten haurren eta haien familien beharren eta interesen bozeramaile aitortua da, eta Nafarroan lanean dihardu 1989az geroztik, Nafarroako Ospitalegunearekin koordinatuta.