Noiz argitaratua Astelehena, 2025.eko Azaroak 17

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Haurren Eskubideen Mundu Egunaren ospakizunarekin

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi du. 2025eko azaroaren 17an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Haurren Eskubideen Mundu Egunaren ospakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Haurren Eskubideen Mundu Egunaren ospakizunarekin, eta, horretarako, azaroaren 19an, 12:00etan, ekitaldi bat eginen du UNICEFekin batera Osoko Bilkuren aretoan.

 

2. Nafarroako Parlamentuak ezinbestekotzat jotzen du haur bakoitzak eskueran izan ditzan osasun- eta hezkuntza-zerbitzuak, ura eta saneamendu egokia, eta indarkeriatik eta esplotaziotik babestuta bizi dadin.

 

3. Nafarroako Parlamentuak “Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren” printzipio gidariak babesten ditu: haurren interes gorena, bizitzarako eskubidea, bizi-iraupen eta garapenerakoa, parte hartzeko eskubidea eta diskriminatuak ez izatekoa.