Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Maiatzak 16

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Homofobiaren, Lesbofobiaren, Bifobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Legebiltzarrak bere konpromisoa adierazten du LGTBIfobia desagerrarazteko eta aitortu egiten du Nafarroako LGTB+ elkarte guzti-guztiek egiten duten lan handia

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Homofobiaren, Lesbofobiaren, Bifobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta eginen diren ekitaldiekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du aurten ere maiatzaren 17an egin den Homofobiaren, Lesbofobiaren, Bifobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa adierazten du LGTBIfobia eta lesbiana, gay, transexual, transgenero, bisexual eta intersexualek pairatzen duten diskriminazioa desagerrarazteko.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak aitortu egiten du Nafarroako LGTB+ elkarte guzti-guztiek egin, egiten eta eginen duten lan handia.