Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Maiatzak 16

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Homofobiaren, Lesbofobiaren, Bifobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2022ko maiatzaren 16an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Homofobiaren, Lesbofobiaren, Bifobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta eginen diren ekitaldiekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du aurten ere maiatzaren 17an egin den Homofobiaren, Lesbofobiaren, Bifobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa adierazten du LGTBIfobia eta lesbiana, gay, transexual, transgenero, bisexual eta intersexualek pairatzen duten diskriminazioa desagerrarazteko.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak aiutortu egiten du Nafarroako LGTB+ elkarte guzti-guztiek egin, egiten eta eginen duten lan handia.

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoDeclaración Institucional