Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Maiatzak 13

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Homofobiaren, Lesbofobiaren, Bifobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Ganberak museoek kulturaren eta hezkuntzaren aberastasunari egiten dioten ekarpena aitortu du eta tauromakiaren sari nazionala kendu izana errefusatzea baztertu du

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Homofobiaren, Lesbofobiaren, Bifobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta maiatzaren 17an eginen diren ekitaldiekinPSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du aurten ere maiatzaren 17an egin den Homofobiaren, Lesbofobiaren, Bifobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin.

 

2. Nafarroako Parlamentuak LGTBI pertsonen aurkako eraso oro gaitzetsi eta arbuiatzen du eta erakundeetatik gorroto zantzu oro desagerrarazteko eta aniztasunaren errespetua sustatzeko konpromisoa hartzen du.

 

3. Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa adierazten du LGTBIfobia eta lesbiana, gay, transexual, transgenero, bisexual eta intersexualek pairatzen duten diskriminazioa desagerrarazteko.

 

4. Nafarroako Parlamentuak sexu-orientazio eta genero-adierazpen guztiekiko tolerantziaren eta errespetuaren alde kontzientziatzeko kanpainak bultzatzen jarraitzeko konpromisoa hartzen du.

 

5. Nafarroako Parlamentuak, Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren karietara, ostadarraren bandera jarriko du bere fatxadan, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko 8/2017 Foru Legeak jasotzen duenari jarraikiz.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gizartearen sektore guztiak premiatzen baititu balora eta babes dezaten museoen lan ordainezina eta aitor dezaten gure erkidegoaren kulturaren eta hezkuntzaren aberastasunari egiten dioten ekarpenaPSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak gizartearen sektore guztiak premiatzen ditu balora eta babes dezaten museoen lan ordainezina eta aitor dezaten gure erkidegoaren kulturaren eta hezkuntzaren aberastasunari egiten dioten ekarpena. Halaber, berresten dugu kulturarako sarbide unibertsala sustatzen duten eta gure gizartearen ongizaterako funtsezkoak diren erakunde horien garapena eta babesa bermatzen duten politikak bultzatzen jarraitzeko konpromisoa.

 

2. Nafarroako Parlamentuak uste du museoak hezkuntza-zentro dinamikoak direla, jakin-mina, sormena eta pentsamendu kritikoa sustatzen dituztenak. Eta, 2024an, aitortzen dugu ikerketari egiten dioten ekarpena, esploraziorako eta ideia berrien zabalkunderako plataforma bat eskaintzen baitute. Artetik eta historiatik hasita zientzia eta teknologiara, museoak hezkuntza eta ikerketa bateratzen dituzten bizi-eremuak dira, gure mundu-ulermenari forma emateko.

 

3. Nafarroako Parlamentuak gizartea gonbidatzen du parte har dezan Nafarroako museoen bizitza aktiboan eta Nazioarteko Egunaren karietara antolatzen diren jardueretan.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak zeharo errefusatzen baititu Espainiako Gobernuak tauromakiari egindako erasoak, eta Tauromakiaren Sari Nazionala kendu izana errefusatzen baituUPN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

UPN, PPN eta Voxek aldeko botoa eman dute; PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekinek aurka bozkatu dute.

 

Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak erabat errefusatzen ditu Espainiako Gobernuak, Pedro Sánchez buru duela, tauromakiaren kontra egindako erasoak eta errefusatu egiten du Tauromakiako Sari Nazionala kendu izana.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazten dio tauromakiari, Nafarroako Foru Komunitatearen eta Espainiaren kulturaren funtsezko parte den aldetik.

 

3. Nafarroako Parlamentuak eskertu eta balioetsi egiten du zezenaren mundua, arte tradizional bat mantentzeagatik eta Nafarroako landa-eremu askori balio sozial eta ekonomikoa emateagatik.