Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren oroitzarekin
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2021eko maiatzaren 17an
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren oroitzarekin. Lehendakaritzak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
"1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin, eta aitortu egiten ditu pertsona orori sexu-orientazioaren nahiz sexu- edo genero-identitatearen arloan dagozkion eskubideak.
2. Nafarroako Parlamentuak aldarri egiten du giza eskubideen errespetuari eta pertsona-izaerari beste edozein zirkunstantziaren gainetik lehentasuna ematearen alde.
3. Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten ditu edozein diskriminazio eta pertsonen askatasun sexualaren aurkako edozein eraso, non ere gertatzen den.
4. Nafarroako Parlamentuak berriro ere defendatzen du hezkidetzak daukan balioa berdintasunean, sexu-askatasunean eta genero-ikuspegian hezteko, eta giltzarritzat jotzen du LGTBIfobiaren aurkako borrokarako eta emakumeen aurkako indarkeriaren prebentziorako".