Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Apirilak 25

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Lesbianen Ikusgarritasunaren Egunaren ospakizunarekin

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Lesbianen Ikusgarritasunaren Egunaren ospakizunarekin.  PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak babesten du:

 

1. Lesbofobiaren prebentziorako sentsibilizazioa, prestakuntza eta ikerketa.

 

2. Ikastetxeetan berariazko programak ezartzea, sexu- eta afektibitate- nahiz genero-bestelakotasuna aintzat hartuko dutenak, errealitatea eta emakume lesbianen arazoak ikusarazteko.

 

3. Arreta mediko eta ginekologikorako berariazko protokoloak ezartzea, emakume lesbianei egokituak.

 

4. Emakume lesbianen asilo-eskubidea, jazarriak diren herrialdeetakoak badira, aintzat hartuta bereziki beren sexu-orientazioagatik nahiz -identitateagatik pairatzen dituzten askotariko indarkeriak.

 

5. Emakume lesbianen errekonozimendu aktiboa eta ikusbidean jartzea, sentsibilizazio kanpainen bidez eta hedabide publikoetan, foru lurralde osoan”.