Noiz argitaratua Astelehena, 2026.eko Otsailak 2

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Minbiziaren Aurkako Mundu Egunaren ospakizunarekin

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi du. 2026ko otsailaren 2an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Minbiziaren Aurkako Mundu Egunaren ospakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Minbiziaren Aurkako Mundu Egunaren ospakizunarekin. Hartara, heldu den otsailaren 4an ekitaldi bat eginen du 12:15ean Parlamentuko atalondoan, Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartearekin batera.

 

2. Nafarroako Parlamentuak, Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteak eskatzen duen bezala, arreta onkologiko gizatiarrago eta integralago baten alde egiten du.

 

3. Legebiltzarrak berdez argiztatuko du bere fatxada otsailaren 4ko gauean.