Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Odol-emailearen Mundu Egunarekin
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2021eko ekainaren 7an
Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Odol-emailearen Mundu Egunarekin. Navarra Suma, PSN, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentariek elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Odol-emailearen Mundu Egunarekin eta bere egiten du egun horretako leloa: “Eman odola munduak taupaka jarrai dezan”.
ADONA-Nafarroako Odol-emaileen Elkartearen eta bere boluntario guztien lana eskertu eta aitortzeko, Nafarroako Parlamentuaren egoitzaren fatxada gorriz argiztatuko da heldu den ekainaren 14an.
Nafarroako Parlamentuak, bere eskumenen esparruan, konpromisoa hartzen du ADONAk abian jarritako sentsibilizazio ekimenak babestu eta sustatzeko, emate altruistek osasun sistemaren jasangarritasuna bermatzen jarraitu ahal izateko”.