Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Parkinsonaren Mundu Egunaren ospakizunarekin
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi dute. 2026ko martxoaren 30ean
Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Parkinsonaren Mundu Egunaren ospakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1.- Nafarroako Parlamentuak bat egin du Parkinsonaren Munduko Egunaren ospakizunarekin, eta ekitaldi bat eginen du apirilaren 14an, 11:00etan, ANAPARrekin batera, nahasmendu horri buruz sentsibilizatzeko.
2.- Nafarroako Parlamentuak babesa ematen die ANAPARek urte osoan eta, bereziki, haren urteurrenaren ospakizunean abian jarritako jarduerei.
3.- Nafarroako Parlamentuak berresten du gaixotasun horren ikerketan eta haren tratamenduaren hobekuntzan inbertitzearen garrantzia eta premia.
4.- Nafarroako Parlamentuak bere egoitzaren fatxada urdinez argiztatuko du heldu den apirilaren 11n, hori baita ANAPAR identifikatzen duen kolorea.