Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Maiatzak 27

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Prostatako Minbiziaren Mundu Egunarekin

Ganberak ez ditu gaitzetsi Vox alderdiko kide eta jarraitzaileen aurka egindako "indarkeria-ekintzak"

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Prostatako Minbiziaren Mundu Egunaren ospakizunarekin, eta elkartasuna adierazten baitie prostatako minbizia duten pertsona guztiei. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du ekainaren 11n ospatzen den Prostatako Minbiziaren Mundu Egunarekin eta elkartasuna adierazten die prostatako minbizia duten pertsona guztiei.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak gaixotasun horren eta bere ondorioen ikerketa babesten du.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak dei egiten die familian prostatako minbiziaren aurrekariak dituzten gizon guztiei eta pixako sintomak dituztenei kontsulta egin diezaioten oinarrizko osasun-laguntzako medikuari.

 

4.- Ekainaren 11n, Nafarroako Parlamentuak urdinez argituko du bere fatxada, prostatako minbizia duten pertsonei bere babesa agertzeko.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak irmoki gaitzesten baititu azken egunetan VOX alderdiko kide eta jarraitzaileen aurka egindako indarkeria-ekintza onartezinakVox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

UPN, PPN eta Voxek aldeko botoa eman dute; PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekinek aurka bozkatu dute.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

Nafarroako Parlamentuak:

 

-  Irmoki gaitzesten ditut azken egunetan VOX alderdiko kide eta jarraitzaileen aurka egin diren indarkeriazko ekintza onartezinak. Ekintza horiek larriki urratzen dituzte Espainian gailendu behar diren printzipio demokratikoak eta elkarrekiko errespetua.

 

- Babesa agertzen die erasotuei justiziari dei egiten dio azkar eta eraginkortasunez jardun dezan erantzukizunak argitzeko.

 

- Berresten du beharrezkoa dela alderdi politiko guztien artean elkartasuna egotea indarkeriaren gaitzari aurre egitean.

 

- Dei egiten die alderdi politikoei eta komunikabide guztiei konpromisoa har dezaten konkordia nazionalarekin eta askatasunarekin eta indarkeria mota oro arbuiatu eta gaitzetsi dezaten, erasotzailearen afiliazio ideologikoa edozein dela ere.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi baitizkio Papua Ginea Berriko herriari, 2024ko maiatzaren 24an izandako luiziek eragindako hondamendi ikaragarriagatikEH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

Vox abstenitu egin da.

 

Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi dizkio Papua Ginea Berriko herriari, 2024ko maiatzaren 24an izandako luiziek eragindako hondamendi ikaragarriagatik.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bere doluminak eta nahigabe sakona helarazi nahi dizkie hildakoen familiei eta gertukoei, bai eta bere hurbiltasuna eta atsekabea ere.

 

3. Nafarroako Parlamentuak errespetua eta miresmena adierazten die erreskate eta salbamendu lanetan diharduten pertsona eta erakunde guztiei.