Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Maiatzak 27

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Prostatako Minbiziaren Mundu Egunarekin

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi dute. 2024ko maiatzaren 27an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Prostatako Minbiziaren Mundu Egunaren ospakizunarekin, eta elkartasuna adierazten baitie prostatako minbizia duten pertsona guztiei. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du ekainaren 11n ospatzen den Prostatako Minbiziaren Mundu Egunarekin eta elkartasuna adierazten die prostatako minbizia duten pertsona guztiei.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak gaixotasun horren eta bere ondorioen ikerketa babesten du.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak dei egiten die familian prostatako minbiziaren aurrekariak dituzten gizon guztiei eta pixako sintomak dituztenei kontsulta egin diezaioten oinarrizko osasun-laguntzako medikuari.

 

4.- Ekainaren 11n, Nafarroako Parlamentuak urdinez argituko du bere fatxada, prostatako minbizia duten pertsonei bere babesa agertzeko.

 

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoDeclaración Institucional