Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Ekainak 21

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Torturaren Biktimei Babesa emateko Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2021eko ekainaren 21ean

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Torturaren Biktimei Babesa emateko Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Lehendakaritzak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak aitortza egiten die biktima horiei gizartearen aurrean, giza eskubideen urraketa larri honek dakarren injustizia dela-eta, eta bat egiten du Torturaren Biktimei Babesa emateko Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin”.