Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Azaroak 22

Nafarroako Parlamentuak bere aintzatespena eta esker ona adierazi nahi die Gizarte Entitateen Plataforman inplikatutako pertsona, entitate eta kolektibo guztiei

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2021eko azaroaren 22an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere aintzatespena eta esker ona adierazi nahi die Gizarte Entitateen Plataforman inplikatutako pertsona, entitate eta kolektibo guztiei. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bere aintzatespena eta esker ona adierazi nahi die Gizarte Entitateen Plataforman inplikatutako pertsona, entitate eta kolektibo guztiei, beren lan desinteresatua lagungarria izan baita Foru Komunitateko eta herrialde pobretuetako bizi baldintzak hobetzeko.

 

2. Nafarroako Parlamentuak aitortzen du Gizarte Entitateen Plataformak gure gizartean duen garrantzia.

 

3. Nafarroako Parlamentuak nabarmentzen du Gizarte Entitateen Plataformaren lankidetza Pobreziaren eta Desberdinkeriaren aurkako Nafarroako Ituna (2021-2030) sinatzeko.

 

4. Nafarroako Parlamentuak uste du desberdinkeriarekin amaitzeko beharrezkoa dela gizarte politika publikoak lantzen jarraitzea.

 

5. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du gai sozialei buruzko zenbait solasaldi egiteko, Pobreziaren eta Desberdinkeriaren aurkako Itunari buruzko hausnarketarako lagungarriak izanen direnak.

 

6. Nafarroako Parlamentuaren Domina Nafarroako Gizarte Entitateen Plataformari ematearekin aitortza egin nahi zaie plataformaren ibilbide osoari eta hura osatzen duten talde eta entitate guztiei pertsona zaurgarrienekin egiten duten lanagatik eta erakundeekiko lankidetzagatik.