Noiz argitaratua Asteartea, 2020.eko Abenduak 15
Nafarroako Parlamentuak bere artelanen bildumarako azken erosketa aurkeztuko du asteazken honetan, hilak 16
Argazki bat da, berriki 2020ko Nafarroako Kulturaren Vianako Printzea Saria jaso duen Carlos Cánovas egilearena
Nafarroako Parlamentuak bere artelanen bildumarako egindako azken erosketa aurkeztuko du asteazken honetan, hilak 16. Argazki bat da, berriki 2020ko Nafarroako Kulturaren Vianako Printzea Saria jaso duen Carlos Cánovas egilearena.
Ekitaldia erakunde-aretoan izanen da, 10:00etan, eta parte hartuko dute Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek eta argazkiaren egile Carlos Cánovasek. Halaber, ekitaldira agertuko da Nafarroako Ikastolen Federazioko zuzendari Josu Reparaz, elkarte horrena baitzen argazkia, Arte Oinez 2020 erakusketan erakutsi zena.