Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Abenduak 13

Nafarroako Parlamentuak bere babes eta elkartasun osoa adierazten die azken egunotako euriteen ondorioz Nafarroako zenbait eremutan gertatu diren uholdeek kaltetutako pertsonei eta herriei

Mahaiak eta Eledunen batzarrak onetsia. 2021eko abenduaren 13an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere babes eta elkartasun osoa adierazten die azken egunotako euriteen ondorioz Nafarroako zenbait eremutan gertatu diren uholdeek kaltetutako pertsonei eta herriei. Parlamentuko Lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.       Nafarroako Parlamentuak bere babes eta elkartasun osoa adierazten die azken egunotako euriteen ondorioz Nafarroako zenbait eremutan gertatu diren uholdeek kaltetutako pertsonei eta herriei.

 

2.       Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna adierazten dio uholde horien ondorioz Sunbillan eta Lesakan hildakoen familiei eta hurbilekoei.

 

3.       Nafarroako Parlamentuak uste du erakunde eskudunek lehenbailehen hartu behar dituztela hondamendi horrek kaltetutako eremu eta herri guztietan normaltasunera itzultzeko hartu beharreko neurri guztiak.

 

4.       Nafarroako Parlamentuak erakunde nahiz entitate eskudunei eskatzen die arin konpon ditzaten gertaera honen ondorioaz ondasun publikoetan izandako kalteak eta, beharrezkoa bada, aurrekontu-kreditu bereziak gaitu ditzatela xede horrekin.

 

5.       Nafarroako Parlamentuak bere aintzatespena adierazten die zerbitzu publikoetako langile guztiei, bai eta kaltetutako eremuetan normaltasunera itzultzeko eta bertako bizilagunek jasandako kalteak konpontzeko elkartasunez lanean aritu diren boluntario guztiei ere.

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoDeclaración Institucional