Nafarroako Parlamentuak bere babes eta elkartasun osoa adierazten die tanta hotzaren ondoriozko uholdeek kaltetutako pertsonei eta herriei
Mahaiaren eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2019ko irailaren 16an
- Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualde Iglesiasek aurkeztutako adierazpen instituzional bat. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere babes eta elkartasun osoa adierazten die tanta hotzaren ondoriozko uholdeek kaltetutako pertsonei eta herriei.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“1. Nafarroako Parlamentuak bere babes eta elkartasun osoa adierazten die iragan ostegunetik hona Valentziako eta Murtziako autonomia erkidegoak bereziki kaltetzen ari den tanta hotzaren ondorioz penintsularen hego-ekialdean gertatzen ari diren uholdeek kaltetutako pertsonei eta herriei.
2. Nafarroako Parlamentuak bere estimua eta elkartasuna adierazi nahi die fenomeno horrek eragindako hildakoen familiei, zauritutako pertsona guztiei eta gertatu diren kalte material itzelek ukitutako guztiei.
3. Nafarroako Parlamentuak erakunde eta entitate eskudunei eskatzen die ondare publikoetan gertatu diren kalteak azkar konpon ditzaten, ingurua lehenbailehen normaltasunera itzul dadin.