Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Uztailak 18

Nafarroako Parlamentuak bere babesa eta elkartasuna adierazten die 2019ko uztailaren 8an Zidakos ibaiaren arroan izandako uholdeek kaltetutako pertsona eta entitateei

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko uztailaren 18an

Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere babesa eta elkartasuna adierazten die 2019ko uztailaren 8an Zidakos ibaiaren arroan izandako uholdeek kaltetutako pertsona eta entitateei. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

"1. Nafarroako Parlamentuak bere babes eta elkartasun osoa adierazten die Zidakos ibaiaren arroan 2019ko uztailaren 8an izandako euriteak Nafarroako erdialdean eragin zituen uholdeek kaltetutako pertsona eta entitateei.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna adierazten dio uholde horien ondorioz Ezporogin hildako gaztearen familiari.

 

3. Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela erakunde eskudunek lehenbailehen ebaztea babes zibileko larrialdiak larriki ukitutako eskualde horretako eskabideak; hain zuzen, Barasoain, Beire, Ezporogi, Garinoain, Leotz, Lerga, Murillo el Cuende, Erriberri, Orisoain, Pitillas, Puiu, Zare, San Martin Unx eta Tafallako udalek aurkeztuak.

 

4. Nafarroako Parlamentuak Gobernu zentralari eta Nafarroako Gobernuari eskatzen die arin konpon ditzaten gertaera honen ondorioz ondasun publikoetan izandako kalteak eta, beharrezkoa bada, aurrekontu-kreditu bereziak gaitu ditzatela xede horrekin.

 

5. Nafarroako Parlamentuak bere aintzatespena adierazten die zerbitzu publikoetako langile guztiei, bai eta uholdeak gertatu ziren arratsaldetik bertatik eskualdeko egoera normaltasunera itzul zedin eta bertako bizilagunek jasandako kalteak konpontzen elkartasunez lanean aritu diren boluntario guztiei ere.