Noiz argitaratua Ostirala, 2020.eko Uztailak 3

Nafarroako Parlamentuak bere babesa eta elkartasuna adierazten dizkie Agoziko Siemens Gamesako plantan iragarritako itxierak ukitutako 239 langileei

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2020ko uztailaren 3an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere babesa eta elkartasuna adierazten baitizkie Agoziko Siemens Gamesako plantan iragarritako itxierak ukitutako 239 langileei. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bere babesa eta elkartasuna adierazten dizkie Agoziko Siemens Gamesako plantan iragarritako itxierak ukitutako 239 langileei.

 

Nafarroako parlamentuak adierazten du ez dagoela ados produkzioa beste leku batera eramateko erabakiarekin, eskualdeko ingurune sozial eta ekonomikoan izanen duen inpaktuagatik.

 

Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari dei egiten dio, Trantsizio Ekologikorako Ministerioarekin, enpresarekin eta sindikatuekin batera jardun dezan, enplegua mantentzeko eta Nafarroa energia berriztagarrien arloan erreferentziako erkidego gisa finkatzeko helburuarekin”.