Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Apirilak 28

Nafarroako Parlamentuak bere doluminak eta txera adierazten dizkie David Beriain nafar kazetariaren familiei eta hurbilekoei

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2021eko apirilaren 28an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere doluminak eta txera adierazten baitizkie David Beriain nafar kazetariaren, Roberto Fraile kamerariaren eta iparrirlandar laguntzaile baten familiei eta hurbilekoei. Aipatuak talde armatu baten eskuetan erailak izan ziren Burkina Fason dokumental bat grabatzen ari zirelarik.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

 

1. Bere doluminak eta txera adierazten dizkie David Beriain nafar kazetariaren, Roberto Fraile kamerariaren eta iparrirlandar kooperante baten familiei eta hurbilekoei. Aipatuak talde armatu baten eskuetan erailak izan ziren Burkina Fason dokumental bat grabatzen ari zirelarik.

 

2. Aitortzen du kazetari nafar nazioartekoenetako baten lana, ausardia eta ondare izugarria, bere komunikazio-lanaren muina izan baitzen munduan barrena gertatzen diren errealitate zailenei eta gatazka gogorrei ahotsa ematea.

 

3. Kazetarien lanarekiko eta komunikazio-lana gatazka-guneetan egoera zailenetan egiten dutenekiko babesa eta konpromisoa adierazten du.

 

4. Minutu bateko isilunea eginen du ostegun honetan, apirilak 29, Osoko Bilkuraren hasieran, erasoaldi berean erail dituzten David Beriain kazetariaren, bere lankide Roberto Fraile kamerariaren eta iparrirlandar kooperantearen oroimenez.