Noiz argitaratua Ostirala, 2020.eko Irailak 25

Nafarroako Parlamentuak bere egoitzaren fatxada berdez argiztatuko du gaur gauean, Farmazialarien Mundu Eguna dela-eta

Osasun globala eraldatzen goiburupean, farmazialarien lanbideak osasunaren hobetze integralari egiten dion ekarpena nabarmendu nahi da

Nafarroako Parlamentuaren egoitzaren fatxada berdez argiztatuko da gaur, ostirala, irailak 25 (20:30etik 24:00etara), Farmazialarien Mundu Egunarekin bat egiteko xedez.

 

Erabakia Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialaren proposamen bati erantzutera dator. Horren arabera, Osasun globala eraldatzen goiburupean nabarmendu nahi da farmazialarien lanbideak osasunaren hobetze integralari egiten dion ekarpena, medikamentu seguru eta eraginkorrak herritarren eskura jarriz eta farmaziako laguntza zerbitzuen bidez.

 

Gainera, aurten, Farmaziako Nazioarteko Federazioaren Batzordeak azpimarratu nahi du farmazialarien lanbideak pandemia garaian duen garrantzia, bai birusaren hedatzea geldiarazteko, bai herritarrek medikamentuak eskuratu ahal izatea bermatzeko. Farmazialaria, nabarmentzen dute, “herritarrengatik gertuen dagoen osasun eragilea da, eta hasieratik kokatu da lehenengo ekintza-lerroan larrialdi egoera zail honi aurre egiteko, gainerako osasun arloko profesionalekin lankidetzan”.