Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna adierazten baitio Antsoainen erasotutako emakumeari
Parlamentuak uko egin dio AEBen eta Errusiaren arteko gerra-tentsioa Ukrainarekiko handitzeari buruz
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna adierazten baitio Antsoainen erasotutako emakumeari. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuak bere egiten du Antsoaingo Udalak onetsitako adierazpen instituzionala:
1. Elkartasuna eta babesa helarazten diogu erasoa jasan duen emakumeari. Pertsona guztion gozamenerako dira kalea, gaua eta eguna, eta emakumeek beldurrik gabe okupatzeko eta segurtasunez nahiz askatasunez bizitzeko eskubidea dute.
2. Sexu-eraso honen eta, oro har, gure gizartean gertatzen den edozein motatako eraso, indarkeria edo jarrera sexistaren aurkako gaitzespena berresten dugu. Horregatik, berdintasun politikak bultzatuz, konpromisoa hartzen dugu emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko, segurtasuna hobetzeko eta ingurune guztietan emakumeen askatasuna erabat gauzatzen dela berma dadin lanean jarraitzeko.
3. Herritarrei emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean axolagabe ez jokatzeko eskatzen diegu, 0 tolerantzia izateko eta inpunitatea ez ametitzeko, indarkeria matxista gaitzetsiz eta indarkeria matxistetatik bizirik atera diren emakumeak babestuz”.
- Eledunen Batzarrak ez du onartu adierazpen instituzionala egiteko proposamena, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak irmoki arbuiatzen baitu Estatu subirano bati eginiko mehatxu edo eraso oro, bai eta espainiar soldaduak bidaltzea Itsaso Beltzera eta Bulgariara NATOren esparruan. EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute. Navarra Sumak eta PSNk aurka bozkatu dute.
Adierazpen instituzionalerako proposamen errefusatuak honako hau zioen:
“Nafarroako Parlamentuak honako hau azaltzen du:
1. Nafarroako Parlamentuak bere kezka sakona adierazten du AEBren eta Errusiaren arteko gerra-tentsioaren areagotzea dela-eta, Ukrainaren egoera medio.
2. Nafarroako Parlamentuak irmoki arbuiatzen du Estatu subirano bati eginiko mehatxu edo eraso oro, bai eta espainiar soldaduak bidaltzea Itsaso Beltzera eta Bulgariara NATOren esparruan.