Nafarroako Parlamentuak bere samin-agurra helarazi nahi du, 1979tik 1987ra bitarte PSN-PSOEko parlamentari izandako Emilio Boulandier-en heriotza dela-eta
Nafarroako Parlamentuak bere samin-agurra helarazi du gaur, lehenbiziko Foru Parlamentuan (1979-1983) eta I. Legegintzaldian (1983-1987) PSN-PSOEko parlamentari izandako Emilio Boulandier Maizaren (1934, Altsasu) heriotza dela-eta.
Lehenbiziko legegintzaldi hartan, Foru Batzordeko idazkaria eta Ogasuneko zein Lurraldearen Sustapeneko batzordeetako kidea izan zen, besteak beste. Hurrengoan, Lehendakaritza eta Toki Administrazioko Batzordeko lehendakariordea izan zen, bai eta kultura, nekazaritza, abeltzaintza eta mendi batzordeetako kidea, Nafarroako irrati-telebistaren kontroleko kidea eta Foru Araubideko Batzordeko kidea ere. 1987an, Nafarroako Unibertsitate Publikoa sortzearen aldeko irizpena eman zuen Hezkuntza Batzordeko kidea izan zen.
Emilio Boulandier Maizaren heriotzaren berri izan baitu, Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek samin-agurra eta doluminak eman dizkie 1979tik 1983ra bitarte foru-parlamentari izandakoaren familiari eta lagunei.
Nafarroako Parlamentuak orobat aintzatetsi nahi du Nafarroako herriaren ordezkari gisa Boulandierrek erakunde honetan egindako lana. Aldi berean, Altsasuko Alkate (1983-91) eta zinegotzi (22 urte) izan zen.